Dirua aurreztuko du Lekeitioko Udalak telefonia kontratu berrien bidez
Lekeitioko Udalak telefonia eta Interneteko kontratu berriak egin ditu, dirua aurreztu eta efizientzia kuota handiagoak lortzeko. Telefono linea guztiak konpainia berarenpean jarri dituzte telefono zenbakiak mantenduz.Udal eraikin guztietan egin dute a...
Udal eraikin guztietan egin dute aldaketa: kiroldegia, gaztegunea, kultur etxea, merkatu plaza, itsasargia, eta jubilatuen egoitza. Aldaketa horrek telefonia gastuen merketzean zuzenean eragingo du. Modu berean, tarifak ere merketzea lortu dute, eta beraz, udalen arteko komunikazio batzuk doan izango dira.
Udalak, neurri horiekin, barne kudeaketa errezteaz gain, datozen bi urteetan 9.538 euro aurreztuko du kontratuan bakarrik. «Alperrikako gastuak inoiz baino gehiago desagertu behar baitira instituzio publikoetatik», adierazi dute.
Lekeitioko Udalean gobernu aldaketa egiteko hiru aste falta direla, udal gobernuk udal kudeaketa eta diru publikoa zaintzeko bideak ematen jarraitzen duela esan du.