Asteburuan Euskadiko Urpeko Arrantza txapelketa jokatuko dute
Bihar eta etzi Bermeon lehiatuko dira EAEko hogei arrantzale onenak. Arrantzatutako arrainak Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dizkiete. Bi egunetan, bost ordu iraungo dute probekUrtabi urpeko taldeak antolatuta, zapatuan eta domekan Euskadiko Urpeko...
Bihar eta etzi Bermeon lehiatuko dira EAEko hogei arrantzale onenak. Arrantzatutako arrainak Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dizkiete. Bi egunetan, bost ordu iraungo dute probek
Urtabi urpeko taldeak antolatuta, zapatuan eta domekan Euskadiko Urpeko Arrantza txapelketako finala jokatuko dute.Euskal Autonomia Erkidegoko urpeko hogei arrantzalerik onenak arituko dira nor baino nor gehiago; Bizkaiko txapelketan sailkatutako lehenengo hamabiak, eta Gipuzkoako txapelketako lehenengo zortzirak.
Bizkaitarren artean, Lander Aurrekoetxea bermeotarrak, Patxi Unda Muxikako bizilagunak eta Ander Bergara ondarrutarrak parte hartuko dute. Halaber, Jon Mikel Bikandi hiru aldiz Euskadiko txapeldun izandakoa ere Bermeon egongo da.
Bi egunetan, parte hartzaileak Bermeoko portutik irtengo dira txapelketa burutuko duten leku zehatzetara. Egun bakoitzean bost ordu iraungo du probak, eta amaitzean, Bermeoko portuko arlanpa inguruan pisatuko dituzte arrainak, 14:30ak aldera. Hala, arrantzaturiko arrainak Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat izango dira.
Domekan, arrainak pisatu ostean, parte hartzaileek eta antolatzaileek elkarrekin bazkalduko dute Bermeoko jatetxe batean. Gero, bazkalostean egingo dute sari banaketa. Lehenengo hirurak saritzeaz gain, arrain handiena arrantzatzen duenak ere saria jasoko du.
Finaleko lehenengo bostak ekainean Getxon lehiatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatuko dira.