Uztailerako 'Euskeraz Olgetan' kanpaina antolatu du udalak
Aurten ere, Busturiko Udalak Euskeraz Olgetan kanpaina antolatu du udarako. 4 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako udalekuak dira, eta, besteak beste, irteerak, karaokea, antzerkia, eskulanak, kirola eta beste hainbat ekintza egin ohi dituzte.Uztailean ...
Uztailean astelehenetik barikura egingo dituzte udalekuok; 10:00etatik 13:00etara.
Parte hartu gura dutenek ekainaren 5a izango dute izena emateko azken eguna. Altamirako Kultur Etxera joan beharko dute 09:00etatik 11:30era bitartean edo 16:00etatik 20:30era.
Begirale bila
Bestalde, Busturiko Udala aipatu kanpainarako begirale bila ere badabil. Jakinarazi dutenez, begirale kopurua izena ematen duten ume kopuruaren araberakoa izango da: hamabost ikasle inguruko begirale bat izango da.
Interesa dutenek curriculuma eta kanpainarako proposatzen duten jarduera programa aurkeztu beharko dituzte ekainaren 5a baino lehenago. Begiraleen jarduera ordutegia 09:30etik 13:30era artekoa izango da uztailean, astelehenetik barikura.
Begiraleak Ibarrangelun
Ibarrangeluko udako udalekuetarako ere begiraleak behar dituzte. Interesa dutenek Kultur Etxean eman beharko dute izena, eta zapatua dute azkenengo eguna. Jakinarazi dutenez, aurten 08:30etik aurrera umeen zaintza egongo da udalekua hasi orduko, eta udalekuen ordutegia 10:30etik 13:30era bitartekoa izango da.