Segurtasuna bermatzeko semaforo sistema berria jarri dute
Botoi bidez funtzionatzen duten lau semaforo jarri dituzte, eta sinkronizatuta daude. Puntu bakoitzean, oinezkoentzako zebrabideak ere margotu dituzteSukarrieta zeharkatzen duen errepide nagusiak segurtasun puntu berriak ditu. Oinezkoek errepidea segur...
Botoi bidez funtzionatzen duten lau semaforo jarri dituzte, eta sinkronizatuta daude. Puntu bakoitzean, oinezkoentzako zebrabideak ere margotu dituzte
Sukarrieta zeharkatzen duen errepide nagusiak segurtasun puntu berriak ditu. Oinezkoek errepidea segurtasun osoz zeharkatzeko lau puntu dituzte. Izan ere, Sukarrietako Udalak azaldutakoaren arabera, semaforo sistema berria jarri dute: sinkronizatuta dauden semaforoak.Sukarrietako Udalaren helburu nagusia errepidea zeharkatzen duten ibilbideen abiadura moteltzea da, modu horretan, «oinezkoen segurtasuna bermatzeko». Jakinarazi dutenez, lau semaforo ipini dituzte: Batzokiaren aurrean, Munitizko bidegurutzean, La Marisma parkeko irteerako bidegurutzean eta Txatxarramendi irlaren parean.
Botoi bidez funtzionatzen duten semaforoak dira, eta sinkronizatuta daudenez, oinezkoek botoia sakatzen dutenean, gorriz jarriko dira laurak. Era berean, semaforoetan oinezkoentzako zebrabideak ere margotu egin dituzte, «bidea segurtasunez eta lasaitasunez gurutzatu dezaten».
Herritarrek eskatuta
Udalak adierazi duenez, herritarren eskaerei erantzuna emateko neurria da hartu dutena. Sukarrietako errepide nagusiko gehienezko abiadura 50 kilometro ordukoa da. Hala ere, gidari askok ez dutela errespetatzen diote, «eta oinezkoen arriskua areagotzen da». Herriko kale nagusia izanik, beraz, semaforo sistema berri hori ezartzeko erabakia hartu dute.
Botoi bidez funtzionatzen duten semaforoak eta zebrabideak ezarri dituzten errepidea foru bidea da, eta, horrenbestez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan Sailak garatu du proiektua. Gune horietan egin behar izan dituzten obra zibilak, aldiz, Sukarrietako Udalak egin ditu.