Lagun artean amuarrainak harrapatzen
Goiz pasa ederra egin zuten zapatuan Ean, Arrantza Erreka jardunaldian. 15 urtetik beherako gaztetxo eta umeek ez zuten hutsik egin gura izan, eta askok gurasoen laguntzagaz arrantzatu zuten. 40 bat parte hartzaile egon ziren guztira. Etxetik arrantzar...
Goiz pasa ederra egin zuten zapatuan Ean, Arrantza Erreka jardunaldian. 15 urtetik beherako gaztetxo eta umeek ez zuten hutsik egin gura izan, eta askok gurasoen laguntzagaz arrantzatu zuten. 40 bat parte hartzaile egon ziren guztira. Etxetik arrantzarako beharrezko tresnak hartuta, 11:00etan hasi eta 14:00ak alderarte amuarrain asko arrantzatzea lortu zuten. Gainera, Bizkaiko Arrantza Federazioko kideen laguntza izan zuten. Amaieran parte hartzaile guztiek jaso zuten oparitxo bana, eta poz-pozik bueltatu ziren etxera.