Hirugarren adineko elkarteko kideak Arnedora joango dira
IBARRANGELU //Barikurako Arnedora (Errioxa, Espainia) bidaia kulturala antolatu du Ibarrangeluko Hirugarren Adineko elkarteak. Goizeko 07:00etan irtengo dira Eleizaldeko aparkalekutik, eta Arnedora 10:30ak inguruan heltzea aurreikusi dute. Antolatzaile...
IBARRANGELU //Barikurako Arnedora (Errioxa, Espainia) bidaia kulturala antolatu du Ibarrangeluko Hirugarren Adineko elkarteak. Goizeko 07:00etan irtengo dira Eleizaldeko aparkalekutik, eta Arnedora 10:30ak inguruan heltzea aurreikusi dute. Antolatzaileek esan dutenez, bidean hamaiketakoa hartzeko geldialdia egingo dute. Arnedo bisitatu ostean, 14:30ean, bazkalduko dute Hostal Venecia jatetxean. 17:00ak aldera abiatuko dira etxerantz, eta bidean geldialdia egingo dute. 21:00etarako helduko dira Ibarrangelura.