Bihotz biriketako bizkortze ikastaroa antolatu dute
Bihotz biriketako bizkortze ikastaroa antolatu dute Busturian. Laura Oteiza Busturiko medikua eta Maria Soledad Madrigal erizaina arduratu dira ikastaroa antolatzeaz.Datorren eguaztenean, ekainaren 3an izango da ikastaroa. Antolatzaileek jakinarazi dut...
Datorren eguaztenean, ekainaren 3an izango da ikastaroa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 18:30ean emango diote hasiera ikastaroari, eta Altamira auzoko Kultura Etxean batuko dira.
Gehienez 30 lagun
Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, bihotz biriketako bizkortze ikastaroa egiteko panpinak erabiliko dituzte. Era berean, ikastaroa egingo dutela aprobetxatuta, desfibriladore auto- matikoen erabilerari buruzko azalpenak ere emango direla zehaztu dute. Horiek erabiltzen ikasteko aukera ere edukiko dute izena ematen duten horiek guztiek.
Hala ere, ikastaroan parte hartu ahal dutenen leku kopurua mugatua da, 30 lagunentzako lekua baino ez dagoela jakinarazi dute. Horregatik, parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Hiru lekutan eman daiteke izena ikastaroan parte hartzeko: udaletxean (Axpe auzoan), Altamirako Kultura Etxean edota Osasun Zentroan (San Bartolome).