Txurruka zapatuko etapa irabazita itzuli da Noruegako Tourretik
Maiatzaren 20an hasi, eta herenegun amaitu zen Noruegako Tourrean laugarren etapa irabazi zuen Amets Txurruka Caja Ruraleko txirrindulariak.Hain zuzen ere, aurtengo lehendabiziko etapa garaipena eskuratu du Noruegan, bere ibilbide profesionaleko laugar...
Hain zuzen ere, aurtengo lehendabiziko etapa garaipena eskuratu du Noruegan, bere ibilbide profesionaleko laugarrena. Halaber, Caja Rural taldeak aurtengo denboraldian lortzen duen zazpigarren lorpena da.
Zapatuan Rjukan eta Geilo herrien artean egindako 167 kilometroko etapa, 4 ordu, 30 minutu eta 11 segundotan amaitu zuen Etxebarriko txirrindulariak. Haren ostean, bi segundora, David Lopez heldu zen, eta Davide Rebellin izan zen hirugarrena, bost segundoko aldeagaz.
Jesper Hansen danimarkarra nagusitu da aurten Noruegako Tourrean. Haren atzetik, Edward Boasson eta David Lopez txirrindulariek osatu dute podium-a.
Sailkapen nagusian Peio Bilbao gernikarrak hamalaugarren amaitu du lasterketa, irabazlearengandik 2 minutu eta 8 segundora. Etxebarriko txirrindulariak, berriz, 28. amaitu du, Hansenengandik 4 minutu eta 59 segundora.