Ekainaren 27an lehiatuko dute Bermeotik Mundakarako zeharkaldia
Ekainaren 27an egingo dute MDK Swim Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldia. 12:00ak aldera hasita, bi udalerrien artean 2.500 metroko distantzia egingo dute igerian.Aurreko egunean banatuko dituzte dortsalak, 19:00etatik 21:00etara, eta egunean be...
Aurreko egunean banatuko dituzte dortsalak, 19:00etatik 21:00etara, eta egunean bertan autobusean joango dira Bermeoko irteera puntura.
Bai gizonezkoetan baita emakumezkoetan ere, neopreno barik eta neoprenoagaz lehiatzen direnentzat egongo dira sariak. Halaber, lehenengo heltzen den bermeotarra edo mundakarra ere sarituko dute.
Hamar egunean itxi dute 300 parte hartzaileko kopurua. Antolatzaileak oso pozik daude: «Iazkoa oso arrakastatsua izan zen, eta aurten, lehenengo egunean 100 lagunek eman zuten izena». Era berean, itsasoko baldintzak iazkoaren parekoak izatea espero dute: «Itsasoak igerilekua zirudien, baldintza perfektuak eduki genituen».
Bariku arratsaldean Mundakan egin zuten probaren aurkezpen ekitaldia, eta aurretik, neoprenoak probatzeko Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldia egin zuten entrenamendu moduan. Hala, antolatzaileekin batera, Mundakan egon zen gizonezkoen mailako iazko irabazle Ibon Salazar.