Musikari txikienen lehen kontzertua
Bermeoko Musika Eskolako 7 urteko ikasleek beren lehen kontzertua eskaini dute asteon. Ordu erdiko saioa egin zuten musikari txikienek, eta «hunkigarria» izan zela adierazi dute. Umeek abestu egin zuten, eta banaka, binaka eta bosnaka musika tresna d...
Bermeoko Musika Eskolako 7 urteko ikasleek beren lehen kontzertua eskaini dute asteon. Ordu erdiko saioa egin zuten musikari txikienek, eta «hunkigarria» izan zela adierazi dute. Umeek abestu egin zuten, eta banaka, binaka eta bosnaka musika tresna desberdinak jo zituzten. Musika Eskolako arduradunek esan dutenez, «umeak ilusio handiagaz zeuden, eta ekitaldi polita atera zen».