Ogia egiteko ikastaroa emango dute Larrazabalen
BUSTURIA // Ortutik ahora elkarteak ogia egiten irakasteko tailerra antolatu du zapaturako. Hain zuzen ere, ama oreagaz egindako ogia egiten ikasteko aukera edukiko dute bertaratutako guztiek. Artea, natura eta gastronomia uztartzea helburu duen Larraz...
BUSTURIA // Ortutik ahora elkarteak ogia egiten irakasteko tailerra antolatu du zapaturako. Hain zuzen ere, ama oreagaz egindako ogia egiten ikasteko aukera edukiko dute bertaratutako guztiek. Artea, natura eta gastronomia uztartzea helburu duen Larrazabaleko eskolan izango da ikastaroa, 12:00etatik 14:00etara bitartean, eta doakoa izango da.