Jose Mujica, merkatu plazan
Gernika-Lumoko udaletxean harrera egin dio lehenengo Jose Mari Gorroño alkateak, eta merkatu plazatik bueltatxoa egin dute ostean. Herritarren agurrak eta besarkadak ere hartu dituzte Mujicak eta bere bikotekide Lucia Topolanskyk.
Gernikara egin duen bisitan, alderdi politikoetako ordezkariek ere ongi etorria eman diote Mujicari: Euzko Abertzaleak eta EAJk zein EH Bilduk.
EH Bilduko ordezakariekin
Zapatuan, Bermeon izan zen Mujica, Arrain Azoka bisitatzen. Atzo, aldiz, muxikarren artean eman zuten eguna berak eta Topolanskyk. Orain bi urte ere izan zen Mujica Muxikan, bisita instituzionalean. Orain, berriz, bisita lasaiagoa egin gura izan dute Uruguaiko presidente ohi eta bere emazteak.
Jose Mujica muxikarrekin