Etxera bueltan doaz Pforzheimgo ikasleak
Hilaren 6an eguaztena heldu ziren Pforzheimgo ikasleak Busturialdera, Barrutialde institutuagaz egindako trukearen baitan. Astebete egin dute Urdabain, eta gaur goizean atera dira Pforzheimerantz. Gernikako Udala argazkian, Bakearen Museoa, Jai Alai fr...
Hilaren 6an eguaztena heldu ziren Pforzheimgo ikasleak Busturialdera, Barrutialde institutuagaz egindako trukearen baitan. Astebete egin dute Urdabain, eta gaur goizean atera dira Pforzheimerantz. Gernikako Udala argazkian, Bakearen Museoa, Jai Alai frontoia, Bermeo edota Busturiko Madariaga dorretxea bisitatu dituzte. Eskualdetik kanpora ere txangoak egin dituzte, Donostiara eta Bilbora, kasurako. Martxoaren 2tik 8ra Barrutialdeko hemeretzi ikasle eta bi irakasle egon ziren Alemanian.