Mendi lasterketako parte hartzaile bat
Domekan, hilaren 10ean, egingo dute Gernika-Lumoko III. Mendi Jaia. Arrolape Mendi Kirol Elkarteak antolatuta, lau proba izango dira aurten ere, eta korrika, bizikletan zein oinez parte hartzeko aukera eman dute.
Campos Urdaibai Kopako medi lasterketan 119 lagunek eman dute izena; mendiko bizikletan egiteko BTT martxarako 60k; mendi ibilbide luzerako 188 lagun apuntatu dira, eta ibilbide laburra egiteko 131. Dena den, egunean bertan ere izena emateko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Campos Urdaibai Kopako laugarren proba izango da Gernika-Lumokoa, eta korrikalariek 23 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote. 10:00etan hasiko da mendi lasterketa, Merkurio plaza inguruan.
Leku beretik aterako dira gainontzeko probak, zein bere orduan. Lehenak ateratzen mendiko ibilbide luzea egingo dutenak dira; hain zuzen, 08:00etan hasiko da proba hori. BTT martxako parte hartzaileek, berriz, 09:00etan dute ordua. Azkenak ateratzen martxa laburreko parte hartzaileak izango dira: 10:30ean.