Trainerilla estropadak jokatuko dituzte gaur eta bihar, Elantxoben
Bizkaiko trainerilla ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak lehiatuko dituzte Elantxoben gaur eta bihar.11:00etan hasi eta eguerdira bitartean ariko dira arraunean. Horregatik, autoz portura sartu gura duten herritarrei kontu handiz ibiltzeko esk...
11:00etan hasi eta eguerdira bitartean ariko dira arraunean. Horregatik, autoz portura sartu gura duten herritarrei kontu handiz ibiltzeko eskatu diete antolatzaileek.
Bermeoko, Elantxobeko, Mundakako, Lekeitioko eta Ondarroako elkarteekin batera, Kaiku, Portugalete, Deustu, Arkote, Zierbena eta Lutxana taldeak ere ariko dira lehian.
Aurreko astean, Plentzian
Aurreko asteburuan Plentzian jokatu zituzten lehenengo eta bigarren jardunaldiak.
Nagusietan, bermeotarrek irabazi zuten, 13 minutu eta 46 segundoko denbora eginda. Horien atzean, Kaiku sailkatu zen, eta Bermeoko bigarren taldea izan zen hirugarrena.
Ondarroako bi taldeek zazpigarren eta bederatzigarren postuak eskuratu zituzten. Elantxobek, berriz, zortzigarren amaitu zuen estropada.
Sailkapeneko beheko postuei dagokienez, bermeotarren hirugarren taldea izan zen hamazazpigarrena. Mundakako bi talde lehiatu ziren; batak hamazortzigarren amaitu zuen, eta besteak hogeigarren. Hala, Elantxobeko beste taldeak hogeitabigarren amaitu zuen lehia.
Bestalde, gazteetan, Deustu izan zen garailea. Bertoko taldeen artean, Ondarroa bosgarrena izan zen, Elantxobe seigarrena eta Isuntza zortzigarrena.
Gipuzkoakoarrak Pasaian
Gipuzkoako trainerillen ligan, bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Mutrikuko arraun taldea gizonezko nagusietan lehiatuko da, Kiriko, Hondarribia eta San Juanekin batera.