Rock indartsua eskainiko dute The Mockers eta Esnean Kristo taldeek
The Mockers Durangoko hirukotearen eta Eskean Kristo Arratiako boskotearen rock and roll doinuak entzuteko aukera egongo da gaur, 22:00etan, Uhagon kulturgunean. Zuzeneko indartsua eskainiko dute talde biek.The Mockers hirukote durangarraren pausoek, m...
The Mockers hirukote durangarraren pausoek, musika ildo berriak jorratzera eraman dituzte, desagertutzat jotzen zen Rock estilo baten gainean finkatu arte. Musika estilo desberdinen haritik, blues edota psikodelia bezalako mundu desberdinak lantzen dituzte. Azote Kalduz! diskoa aurkeztuko dute ondoren, Eskean Kristo taldekoek.
Sarrerak 5 eurotan egongo dira; 3 eurotan bazkideentzat.