Etzi jokatuko dute Ajangizko txapelketako lehen partida
Hiru domekatan lehiatuko dituzte esku pilota partiduak. Maiatzaren 10ean izango dira finalak. Arkupe eta Lea esku pilota eskoletako ikasleak eta gerora profesionalak izango diren pilotariak ariko dira jokatzen.Domekan hasi, eta hiru astez jarraian lehi...
Hiru domekatan lehiatuko dituzte esku pilota partiduak. Maiatzaren 10ean izango dira finalak. Arkupe eta Lea esku pilota eskoletako ikasleak eta gerora profesionalak izango diren pilotariak ariko dira jokatzen.
Domekan hasi, eta hiru astez jarraian lehiatuko dute Ajangizko Esku pilota txapelketa. Etzi, 11:30ean hasiko da lehenengo partida. Lehenengo, benjamin eta kimu mailetako pilotariak lehiatuko dira. Gero, lehen mailako afizionatuetan Errandonea-Martinez eta Elordi-Erostarbe bikoteen arteko norgehiagoka izango da.Aurtengoa txapelketa antolatzen duten hirugarren urtea da. Hala, hiru astez jarraian, Euskal Herri osotik etorritako pilotariak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute pilotazaleek.
Partida guztiak domeketan jokatuko dituzte, eta maiatzaren 10ean izango da finala.
Lehenengo, Arkupe eta Lea esku pilota eskoletako ikasleak ariko dira nor baino nor gehiago. Haien ostean, lehen mailako afizionatuen txanda izango da.
Punta puntako pilota
Hortaz, punta-puntako pilotariak ikusteko aukera ederra eskaintzen du txapelketak, laster profesionalak izango diren pilotariak baitaude lehian.
Ajangizko pilotalekuan jokatuko dutenak gaur egun Mallabian jokatzen den Biharko Izarrak txapelketako partaideetako batzuk dira. Txapelketa hori da gaur egun lehen mailako afizionatuen artean jokatzen den garrantzitsuena.
Antolatzaileen berbetan, «lehen mailako pilota ikusteko eta berataz gozatzeko aukera paregabea egongo da Ajangizen».