Hutsik dagoen etxe batera sartu eta han eman zuten hitzaldia
Pertsona orok etxebizitza duin bat izateko duen eskubidea aldarrikatzeko ekintza sinbolikoa egin zuten zapatuan Ernai gazte erakundeak eta LAB sindikatuak. Eskualdean etxebizitza eskubidearen alde lan egiten dute bestelako eragileekin batera burutu zuten ekintza. Hain zuzen, hitzaldia eman behar zuten Ernaik eta LABek egun horretan, Busturiko gaztetxean,
Etxea eta/ala bizitza izenburupean. Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko eta Busturialdean ehunka etxe hutsik daudela salatzeko okupatu zuten Busturiko eraikin bat, eta bertan eman zuten hitzaldia.
Busturialdeko gazteek «oraina» direla aldarrikatu nahi dute, eta gaur egungo egoera aldatzeko dinamika hasi dute. Hala, apirilean, mobilizazioekin jarraituko dute.