Argazkilaria: Bermeo Arraun Argazkiak
Gainera, estropada zelaiko errekorra egin dute, zortzi minutu, 32 segundu eta 52 ehuneneko denboragaz. Bermeotarren atzetik Zierbena sailkatu da, segundu bat eta 60 ehunenera, eta Kaiku eta Orio izan dira hirugarren eta laugarrenak, hurrenez hurren.
Asteburuan Legution jokatu dute Euskadiko Batel txapelketa, eta bertoko arraun taldeek emaitza onak lortu dituzte. Seniorretan bezala, umeetan ere, Bermeoko Arraun elkartea nagusitu da.
Halaber, gizonezko kadeteetan bigarrenak izan dira bermeotarrak, Hernaniko taldearen atzetik. Bestalde, emakumezkoetan, ume eta kadeteez osaturiko taldeak hirugarren sailkatzea lortu du. Zumaia lehenengoarengandik zortzi segundu eta bederatzi ehunenera amaitu zuten estropada.
Mundaka eta Elantxobeko arraunlariek ere lan polita egin dute txapelketan. Gizonezkoetan, mundakarrak hirugarrenak izan dira gazteetan. Hain zuzen ere, kategoria horretan Pasai Donibane Koxtapek irabazi du, bederatzi minutu, hamaika segundu eta 90 ehuneneko denboragaz. Bestalde, Elantxobe laugarren geratu da seniorretan, Pasai Donibane Koxtape lehenengoarengandik hamabost segundu eta 44 ehuneneko aldeagaz.
Argazkilaria: Bermeo Arraun Argazkiak
Argazkilaria: Bermeo Arraun Argazkiak