Arrolako Oppiduma
Santimamiñek, Arrolako Oppidumak eta Foruko herrixka erromatarrak bisitariak hartuko dituzte gaur. Monumentu eta toki historikoen nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Santimamiñen, 5 eta 10 urte bitarteko umeentzako pisten jokoa egingo dute gaur, 12:00etan. Arrolan, doako bisita gidatua egingo dute, gaur baita, 10:00etan. Horretan parte hartu gura duenak, Arrolagune interpretazio zentroraa jo beharko du. Foruko herrixka erromatarrean ere bisita gidatua egiteko aukera izango dute herritarrek. 17:00etan batuko dira, San Martin de Foruako elizan.