Ur saneamendu sarea berritzeko lanak egingo ditu Morgako Udalak
Herriko bigarren mailako baliabide hidraulikoak egokituko ditu Morgako Udalak. Matxurak eta ur-emari falta saihestu gura ditu udalak. Horretarako, hondatuta dauden materiala eta azpiegiturak berrituko ditu.Ur saneamendu sareraen egoeraren azterketa egi...
Ur saneamendu sareraen egoeraren azterketa egin du udalak, eta egin beharreko konponketak definitu. Besteak beste, Poli jatetxearen atzekaldeko ur-hartunea egokituko du; baita Morgakoene eta Meakako biltegiak ere. Lan horiek egiteko, 49.000 euroko inbertsioa aurreikusi du Morgako Udalak.