Mila Urkidi omentzeko kontzertua egingo dute apirilaren 12an Aulestin
Hiru-lau urterik behin, kontzertu handi bat egin ohi dute Aulestin, eta, aurten ere, hala egingo dute. Presoen alde edo HITZA egunkariaren alde egin zuten moduan, Mila Urkidiren aldeko kontzertu-omenaldia egingo dute oraingoan. Apirilaren 12an izango d...
Duela zenbait urte zendu zen musika eskolako irakasle izandako Mila Urkidi, eta, geroztik, herrian omenaldi bat egiteko nahia zegoen Aulestiko Musika Eskolako zuzendari Sabin Kortabitarteren arabera. Hala, eta «lan handia» suposatzen duen arren, aurten egitea erabaki dute.
Uztailean hasi ziren martxan, eta, ordutik, entsegatzen aritu dira. Hasieran, orkestrakoen entseguekin hasi baziren ere, duela ia hiru bat hilabete korua ere martxan jarri zen.
Horrela, ia 20 bat abesti izango dituen kontzertua prestatzen dabiltza Lea-Artibaiko bizilagunak. Instrumentuekin soilik, orkestra eta bakarlari bigaz eta orkestra eta koruagaz egingo dituzte aipatu kantak. Nagusien saio bat izango den arren, umeek ere parte hartuko dute abestiren batean edo bestean.