Nabarnizko Iluntzar Jai Batzordeak antolatu itu Kinttopekoen zaldi probak. Parte hartu gura duenak Nabarniz jatetxean eman beharko du izena, hara joanda edo telefonoz deituta (94 625 0558); Hilaren 19aren 12:00ak orduko egin beharko du.
Proban Nabarnizko harria erabiliko dute, eta zaldien mikrotxip zenbakia ematea derrigorrezkoa izango da. Zaldien pisaketa saioak hasi baino ordubete lehenago egingo dute.
Sariei dagokienez, irabazleak 750 euro, manta eta txapela eramango ditu. Hamar sari emango dituzte (txikiena 350 eurokoa), eta txapeldunaren %5o egin eta saririk jaso ez duenak 300 euro hartuko ditu.