Gernika Ueman sartzeko sinadura bilketa
Udalak eta biok euskaraz. Goiburu horrekin, Gernika-Lumo Ueman sartzeko sinadurak batzeko kanpaaina hasi du Euskal Herrian Euskarazek (EHE). “Euskaraz bizitzeko eskubidea dugu eta euskaraz bizi nahi dugu. Udala da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa eta baditu hizkuntza politika egiteko konpetentziak. Hortaz, udalari euskaraz bizitzeko nahia errespetatzeko eta udalarekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratzen diogu”, dio idatziak.
1991. urtean sortu zuten Uema (Udalerri euskaldunen mankomunitatea), 17 udalerrik. Gaur egun 72 dira dagoeneko, Muxika, Busturia, Bermeo eta Ajangiz, tartean. Eskaera hori, gainera,
gernikarrek eurek egin behar dutela dio EHEk. Horretarako, sinatzeko orriak eta buzoiak utzi dituzte herriko zenbait lekutan: Astra, Aek, kultur etxea, udal euskaltegia, Seber Altube ikastola eta HITZA egunkariaren bulegoan.