zabor organikoa batzeko edukiontzi marroia, Busturian
Foruko Udala hondakin organikoen bilketa sailkatuari buruzko informazioa ematen hasiko da hileon. Hala, bosgarren edukontziari edota etxean konposta egiteko aukerari buruzko informazio izan gura duten herritarrek udaletxean jaso ahalko dute. Apirilaren 14an eta 15ean, udaletxean 19:00etatik 20:00etara informazio puntuak jarriko dituztela azaldu dute eta interesa duten horientzako material banaketa egiten hasiko dira. Apirilaren 20an, berriz, 10:00etatik 12:00etara, materialak banatzeko gunea jarriko dute udaletxean baita ere.