Astrako babeslekua
Astrako babeslekua bisitatzeko aukera emango du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, Aste Santuko oporretan. Bisitariek duten eskaintzen artean beste bat izango da aurten babeslekua ikustearena. Gogoratu dutenez, Gernika bonbardatu ostean suntsitu gabe geratu zen instalazio apurretako bat da Astra eraikinaren aurrekaldean dagoen babesleku hori.
Apirilaren 2tik domekara bitartean zabalik egongo da, gura duenak ikus dezan, eta sarrera doakoa izan dela azaldu dute turismo bulegoko arduradunek. Berau bisitatu gura duenak, baina, honako ordutegian egin beharko du: 10:00etatik 18:30era.