Larrazabale
Busturiko Goiherriko antzinako Larrazabale eskolan natura, artea eta gastronomia uztartu gura dituzte. Herritarrei zein bisitariei zuzendutako esperientzia «bereziak» antolatu gura dituztela iragarri zuen Busturiko alkate Miren Fatima Malaxetxebarriak. Lehenengo esperientzia apirilaren 11rako, zapaturako, antolatu dute.
10:00etan emango diote hasiera egunari. Ordu horretan, Larragon bilduko dira eta inguruko negutegiak eta ortuak bisitatuko dituzte. Ondoren, 14:30ean sukaldaritza tailerra egingo dute Larrazabalen. Horretan, mokadu ekologikoa prestatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Azkenik, 17:00etan, Fedor Pavlyukov margolariaren eskutik arte esperientzia batean murgildu ahalko dira bertaratutakoak.
Larrazabalen egingo den lehenengo esperientzia horretan parte hartu gura duten horiek apirilaren 8a baino lehen eman beharko dute izena 94-687 00 50 telefono zenbakira deituta.