Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta, joan den astean Bermeon gertatutako emakume baten kontrako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo. Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak ere bat egin zuen elkarretaratzeagaz. Emakumeen aurkako ind...
Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta, joan den astean Bermeon gertatutako emakume baten kontrako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo. Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak ere bat egin zuen elkarretaratzeagaz.
Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lelopean, 100 lagun inguruk egin zuten protesta Lameran. Eraso sexisten aurrean, kalera atera behar dela esan zuten Sareginek. Bestalde, Bermeoko Udalak gai horiek «behar diren moduan lantzeko» teknikari bat beharko lukeela uste dute.