Gazte Mahaiaren lehenengo batzarra egingo dute gaur, Bermeon
Herriko gazteen parte hartzea bideratzeko Gazte Mahai iraunkor bat eratzeko prozesua martxan jartzeko lanean hasi da Bermeoko Udala. Gazte Mahai iraunkor horren eraketarako, gaur bertan egingo dute aurkezpen batzarra. Kabidxe gune sozialean egingo dute, 19:00etan.
Gazte Mahaiaren lehenengo batzar horretan iaz egindago gazte diagnostikoan ateratako ondorioen hausnarketa laburra egingo dutela azaldu dute, eta mahaiaren funtzionamendua eta lan-ildoak zehaztuko dituzte.
14 eta 35 urte bitarteko gazte bermeotarrek parte hartu ahalko dute Gazte Mahaian, parte hartzea «irekia» dela diote, «hurbildu gura duten guztientzat».