Epaileak 6 urteko zigorra ezarri dio ama aizkorakadaka hil zuen andreari
2013ko maiatzean hil zuen Muxikako emakumeak bere ama, biak etxean zirela. Erasotzaileak berak eman zuen abisua, larrialdi zerbitzuetara dei eginda2013. urtean, maiatzean, Muxikan ama aizkorakadaka hil zuen andrearentzat 6 urteko kartzela zigorra agind...
2013ko maiatzean hil zuen Muxikako emakumeak bere ama, biak etxean zirela. Erasotzaileak berak eman zuen abisua, larrialdi zerbitzuetara dei eginda
2013. urtean, maiatzean, Muxikan ama aizkorakadaka hil zuen andrearentzat 6 urteko kartzela zigorra agindu du epaileak. Hain zuzen, otsailaren 16ko data dauka epaiak, baina orain eman dute jaitera.Ahozko epaiketa hasi aurretik akordio batera heldu ziren bi aldeak, eta zigorra onartu egin du akusatuak berak ere. Sententziak dio, gainera, erasoa gertatu zen momentuan emakumeak buruko gaitza zuela.
2013an atxilotu zuten
Hain zuzen, erasotzaileak antsietate krisia zuela dio kasua aztertu duen epaileak emandako sententziak; baita azpidepresio sintomak ere.
2013ko maiatzaren 24an hil zuen orduan 56 urte zituen Muxikako emakumeak 84 urteko bere ama. Etxean ziren biak, eta, amarekin errieta izan ostean gertatu zen erasoa.
Aizkora hartu, eta ohean mugitu ezinik zen ama erasotu zuen. Orduan jakitera eman zutenez, gorputzean eta buruan eman zizkion kolpeak amari, eta, ondorioz, hil egin zuen. Ostean, erasotzaileak berak eman zuen abisua. Jakinarazi zutenez, larrialdi zerbitzuetara dei egin zuen, ama aizkorakadaka hil zuela esateko. Poliziak atxilotuta eraman zuen emakumea.