Lameran egin zuten elkarretaratzea, atzo iluntzean
Guardia Zibilak Etxerat-eko eta Jaiki Hadi elkarteko lau kide atxilotu zituen atzo, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar Etxerat-eko ordezkariak eta Fernando Arburua eta Oihana Barrios Jaiki Hadi elkarteko kideak atxilotu zituzten, hain zuzen ere.
Atxiloketa horiek salatzeko mobilizazioetarako deia egin zuten atzo arratsaldean. Bermeon, esaterako, Lameran egin zuten
Konponbideari erasorik ez! Atxilotuak askatu! lelopean elkarretaratzea atzo iluntzean. Gernika-Lumon ere, protesta egin zuten atzo Merkurio iturriaren aurrean. Busturian, berriz, hileko azken barikuko elkarretaratzea aprobetxatuko dute atzoko atxiloketak salatzeko. Barikuan, 20:00etan jarri dute hitzordua, San Kristobal auzoan.