Batel ligako azken estropadak lehiatuko dituzte arraunlariek zapatu-domekan
Aurtengo denboraldiko azken estropada biak lehiatuko dituzte Bizkaiko arraunlariek asteburuan Sestaoko uretan. Denboraldiko 8 eta 9. jardunaldiak izango dira zapatu eta domekakoak. 15:00etan hasiko dituzte estropadak zapatuan,eta, 10:30ean, berriz, domekan. Beste hainbat taldegaz batera, Busturialdeko arraun taldeak ere izango dira bertan lehian; hala nola, Elantxobekoak, Bermeokoak eta Mundakakoak.
Ligako azken estropadak bukatuta, beraz, Bizkaiko batel txapelketa izango dute jokoan bertoko arraunlariek. Hain zuzen, apirilaren 11an eta 12an lehiatuko dira; zapatua txapelketarako sailkatzeko estropada izango da, eta domekan jokatuko dute txapelketa.