Enpresen elkartegia eraikiko du Aldundiak Gernika-Lumon
Busturialdean enpresen garapen iraunkorra bultzatu gura du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, horretarako, enpresen elkartegia eraikiko du Gernika-Lumoko Ibarran. Lanak hasita daude, eta Malta fabrika zena eraitsi dute dagoeneko. Solairu horretan, hamar mila eta seiehun metro koadro baino gehiago izango dituen eraikina egingo dute. 14 bulego-modulu, 20 industria -modulu, eta 11 proiektu garatzeko ekintzaileentzako gela hartuko ditu Gernika-Lumoko elkartegiak. Enpresa ekimen berritzaileak garatzeko egongo da diseinatuta, baina ekintzaileek eta gizarte-berrikuntzarako proiektuek ere lekua izango dute bertan. Inbertsioa zortzi milioi eta berrehun mila eurokoa izango dela jakinarazi du Bizkaiko