Lamiarango kale-argiak berriztuko dituzte, energia aurrezte aldera
Industriaguneko 32 kale-argi aldatuko dituzte, LED sistemakoak ezarrita. Aldaketa horren bitartez, urtean ia 4.500 euro aurreztea aurreikusten du Mundakako UdalakEraginkortasun energetikoa eta argiztapen hobeagoa bermatzeko, Mundakako Udalak Lamiaran i...
Industriaguneko 32 kale-argi aldatuko dituzte, LED sistemakoak ezarrita. Aldaketa horren bitartez, urtean ia 4.500 euro aurreztea aurreikusten du Mundakako Udalak
Eraginkortasun energetikoa eta argiztapen hobeagoa bermatzeko, Mundakako Udalak Lamiaran industriaguneko kale argiteria berriztuko du. Hain zuzen ere, energia aurrezte aldera, 32 kale-argi berriztuko dituztela jakinarazi du udalak.27 enpresa inguru lanean ari diren Lamiaran industriagunean aldatuko dituzte kale-argiak. Zaharrak LED teknologiako beste batzuengatik ordezkatuko dituzte. Orain arteko 150 wattioko kale-argiek 11.526 wattioko kontsumoa zeukatela azaldu dute. Orain, baina, 34 wattioko kale-argiak jarriko dituzte. Argiteria «hobeto» aprobetxatuko da, eta kontsumoa %81,5 murriztea aurreikusten dute. Hala, kale-argi berrien bitartez, urtean 4.490 euro aurreztu ahalko direla diote udaleko ordezkariek. Kale-argi berriek, bestalde, estetika eta zerbitzu teknikoak mantenduko dituztela azaldu dute, eta instalazioei egokitutako kolore tenperatuta edukiko dute.
3,5 urtean amortizatuta
Berritze lan horiek egiteko, udalak 15.602,56 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du. Hala eta guztiz ere, LED sistemaren «bizitza baliagarriari esker», hiru urte eta erdian amortizatu ahal izango dutela uste dute, «ohiko argiteria baino hobeagoa delako eta ekipoen mantenua murriztuko delako».
Gainera, atmosferara igorritako CO2-a eta FHS-a (goiko hemisferiora igorpena) ere murriztuko da, indarrean dauden araudietara egokituz.