«Eraginkortasun energetikoa eta argiztapen hobeagoa» bermatzeko, Mundakako Udalak Lamiaran industriaguneko kale argiteria berriztuko du. Hain zuzen ere, energia aurrezte aldera, 32 kale-argi berriztuko dituztela jakinarazi dute udaletik.
Lamiaran industriaguneko kale-argiak
27 enpresa inguru lanean ari diren Lamiaran industriagunean aldatuko dituzte kale-argiak. Farola zaharrak LED teknologiako beste batzuengatik ordezkatuko dituzte. Orain arteko 150 W-eko kale-argiek 11.526 W-eko kontsumoa suposatzen zutela azaldu dute. Orain, baina, 34 W-eko kale-argiak jarriko dituzte. Argiteria «hobeto» aprobetxatuko da eta kontsumoa %81,5 murriztea aurreikusten dute. Hala, kale-argi berrien bitartez, urtean, 4.490 euro aurreztu ahalko direla diote udaleko ordezkariek. Kale-argi berriek, bestalde, estetika eta prestazio teknikoak mantenduko dituztela azaldu dute, eta instalazioei egokitutako kolore tenperatuta izango dute.
Berritze lan horiek egiteko, udalak 15.602,56 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du. Hala ere, LED sistemaren «bizitza baliagarriari esker», hiru urte eta erdian amortizatu ahalko dutela uste dute, «ohiko argitearia baino hobeagoa baita eta ekipoen mantenua murriztuko delako».
Gainera, atmosferara igorritako CO2-a eta FHS-a (goiko hemisferiora igorpena) ere murriztuko dira, indarrean dauden araudietara egokituz.