Irudian, Iolanda Zuñiga
Eguenean izango da Bermeoko irakurleen txokoa, 18:30etik 20:15era, udal liburutegian, eta Iolanda Zuñigaren
Post-it bizitzak liburua izango dute hizpide bertan bildutakoek. Liburu horretako “bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute”.
Eako irakurle txokoa, bestalde, barikuan izango da. Kasu horretan, 19:30ean jarri dute hitzordua, Eskolondon, eta Bernardo Atxagaren
Txoriak kolpeka liburuaz ariko dira. Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hori. Lehenengoak,
Andoniren heriotza LSDaren argitan, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu, eta Heriotza du gai. Bigarrenak,
Pierrek dioena entzuten dut, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz; hirugarrenak,
Lawrence Arabiakoa, Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen du, eta haren ospe handiaren zergatia.