Geralekuak Marmiz eta Elexalden
Autobus geraleuak ipini dituzte Mendatako Marmiz eta Elexalde auzoetan; estalitako geralekuak, hain zuzen. Mendatako alkate Joseba Mallearen esanetan, «hobekuntza horiek garrantzitsuak dira, autobusa noiz heldu zirkulazioaren arabera izaten delako; ho...
Autobus geraleuak ipini dituzte Mendatako Marmiz eta Elexalde auzoetan; estalitako geralekuak, hain zuzen. Mendatako alkate Joseba Mallearen esanetan, «hobekuntza horiek garrantzitsuak dira, autobusa noiz heldu zirkulazioaren arabera izaten delako; hori dela eta, zain egon behar izaten dute herritarrek». Olabe auzoko autobus geralekua ere egokitu gura du udalak, auto zein oinezkoentzako ikuspena eta segurtasuna hobetzeko. Markesinak jartzeko eta geralekuetako plataformak egokitzeko aurrekontua 115.000 eurokoa izan da, eta kopuruaren %90 Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu du.