Gernika-Lumoko Elai-Alai aretora iritsiko da Bertso Korrika, martxoaren 10ean
Fredi Paia, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga gernikarra ariko dira bertsotan. Euskara ikasleak bertsolaritzara hurbiltzea du Bertso Korrikak helburuBertsozale Elkarteak eta AEK-k elkarlanean sustatu eta bideratutako Bertso Korrika Bustur...
Fredi Paia, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga gernikarra ariko dira bertsotan. Euskara ikasleak bertsolaritzara hurbiltzea du Bertso Korrikak helburu
Bertsozale Elkarteak eta AEK-k elkarlanean sustatu eta bideratutako Bertso Korrika Busturialdera iritsiko da datorren martitzenean, martxoaren 10ean. Hala, Lilibertsok eta AEK-k antolatuta, lau bertsolariren saioa hartuko du egun horretan Elai-Alai aretoak. Hain justu ere, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga gernikarra igoko dira Elai-Alai aretoko oholtza gainera. Saioa 19:30ean izango da, eta ez da sarrerarik ordaindu behar izango.2013ko Korrikaren harira antolatu zuten lehenengo Bertso Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia girotzeko, eta, batik bat, euskara ikasleak bertsolaritzara gerturatzeko. Helburu beragaz, bigarren hau Hendaiatik abiatu zen joan den otsailaren 11n, eta martxoan ere herririk herri ibiliko da, eta, tartean, Markina-Xemeinera ere ailegatuko da.
Denetara, 29 bertso-eskolak antolatutako saioetan, 120 bertsolarik eta 30 gai-jartzailek parte hartuko dute. Azken horien lana izango da saioen aurretik euskaltegietan klase didaktikoak ematea, Gernika-Lumon joan den martitzenean egin zuten bezala.