Arratzun, Kortezubin, Mendatan, Muxikan, Elantxoben , gautegiz Arteagan eta ibarrangelun ipiniko du Bizkaiko Foru Aldundiak 'edukiontzi zuria' deritzona.
Edukiontzi zuria, Bermeon
Herri bakoitzean edukiontzi bana jarriko dutela zehaztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horiek kudeatzeko ardura Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailak berak hartuko duela jakinarazi dute. Hain zuzen, zehaztu dutenez, Garbiker enpresa izango da kudekatea egiteaz arduratuko dena.
Edukiontzi horri esker, herritarrek erabilgarri ez dituzten etxek tresna txikiak birziklatzeko aukera izango dute; hala nola, etxetresna elektriko txikiak, aparatu elektronikoak, etxeko gaiak, arropak, oinetakoak, jostailuak dota liburuak.
Busturialdeko Mankomunitatearekin sinatutako hitzarmenari esker izango da posible herri horietan
edukiontzi zuria jartzea. Hala, eskualdean sortzen den hondakin kopurua murriztea dute helburu bai Bizkaiko Foru Aldundiak, eta baita mankomunitateak eta herriek eurek ere.
Hondakinak murriztu
2005-2016 urteetarako Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren arabera, Busturialdeko Mankomunitatearekin hitzartutako zerbitzu horren helburua da Bizkaian sortzen diren hondakinen artean ahalik eta kopururik handiena birziklatzea eta berrerabiltzea, hondakin gordin bat bera ere ez sortzeraino.