Iaz, Berbalagunek egindako bitxigintza tailerra
Martxoaren 13an izango da origami tailerra. Hala ere, horretan parte hartzeko interesa duten horiek astelehena izango dute izena emateko azken eguna.
Bermeoko Berbalagunek antolatu duten origami tailerrean kartoia eta papera erabilita, liburuetan orriak markatzeko orri-markagailu bat egingo dute, «berezia eta deigarria». Umeek ere parte har dezaketela adierazi dute antolatzaileek, 10 urtetik gorakoek. Hala ere, 15 lagunentzako lekua bakarrik dago. Lagun gehiagok izena ematen baldin badute, itxaron zerrenda bat irekiko dutela jakinarazi dute, «bigarren tailer bat antolatzeko asmotan. Hala ere, beste hori antolatzeko gutxiengo kopurua, zortzi lagunekoa litzateke».
Martxoaren 13ko origami tailerra Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1 gelan egingo dute eta bi ordukoa izango da; 18:00etatik 20:00etara.