Zapatuaz geroztik, Brievako espetxean dago Jone Amezaga
Avilan (Gaztea-Leon, Espainia) dagoen Brievako espetxera urrundu dute Jone Amezaga preso politiko errigoitiarra; etxetik 450 kilometrora. Jakinarazi dutenez, zapatuaz geroztik Espainiako espetxe horretan dago Amezaga, baina ez daukate euskal preso poli...
Zaballatik Avilara
Sakabanaketa politika salatzeko, prentsaurrekoa eman zuen Gernika-Lumoko Sarek, otsailean. «Euskal preso politikoak Euskal Herriko kartzeletara hurbildu ez, eta Zaballako espetxean zegoen Jone Amezaga Arriaga errigoitiarra Avilako Brievako espetxera urrundu dute», salatu zuen sare herritarrak. Euskal jendartearen gehiengoak dispertsioaren amaiera eskatzen duen honetan, Espainiako Gobernuak kontrako jarrera erakutsi duela esan zuen; senideei ere zigor gehigarria ezarriz.