Saihesbidean hartu behar da autobusa
Mundakako Udalak Goiko Kaleko espaloia konpontzeko lanak hasi ditu asteon, eta egunotan, behar horietan ariko da; hala, horrek sortuko dituen aldaketen berri eman die herritarrei. Datorren astelehenean bukatuko ditu udalak aipatutako lanak, eta, bitart...
Mundakako Udalak Goiko Kaleko espaloia konpontzeko lanak hasi ditu asteon, eta egunotan, behar horietan ariko da; hala, horrek sortuko dituen aldaketen berri eman die herritarrei. Datorren astelehenean bukatuko ditu udalak aipatutako lanak, eta, bitartean, Bermeotik Bilborako noranzkoan eta Bilbotik Bermeorako noranzkoan doazen Bizkaibus autobusek geraleku aldaketa izango dute; hain zuzen, Goiko Kalean barik, saihesbidean hartu beharko dute autobusa zerbitzuaren erabiltzaileek.