Ziortza-Bolibarko Bego Arriagak irabazi du 'Herriko altxorrak' sariketa
Jose Aransolok eta Maria Angeles Bustinduik bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Zuhaitz Gurrutxagak bete egin du aretoaZiortza-Bolibarko euskara batzordeak antolatutako Herriko altxorrak berba eta esaera zaharren lehiaketa...
Jose Aransolok eta Maria Angeles Bustinduik bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Zuhaitz Gurrutxagak bete egin du aretoa
Ziortza-Bolibarko euskara batzordeak antolatutako Herriko altxorrak berba eta esaera zaharren lehiaketa irabazi du Bego Arriaga herritarrak. Bigarren eta hirugarren saria Jose Aransolok eta Maria Angeles Bustinduik eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Sari banaketa zapatuan egin zuten.Zuhaitz Gurrutxagak Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa eskaini zuen egun berean. Eta emanaldia ikusteko, udaletxeko areto nagusia bete-bete egin zen. Ia aulki hutsik ere ez zen geratu elgoibartarraren bakarrizketa entzuteko. Ziortza-bolibartarrez gain, inguruko beste herrietako bizilagunak ere gerturatu ziren. Gurrutxagaren saioa amaitu eta gero, euskara batzordeak herriko berba eta esaera zaharren lehiaketako sari banaketa egin zuen.
Arriagak urtentxi berba aurkeztuta irabazi zuen lehiaketa. «Hitz hori bere adinaren aurretik doan pertsonari ipintzen zaio», azaldu zuen Arriagak.
Aurrera begira, lehiaketara aurkeztu diren berba eta esaerekin zer edo zer berezia egingo dutela aurreratu zuten euskara batzordeko kideek.