Zapatuko txapelketa
Joan den zapatuan eskolarteko igeriketa txapelketako laugarren jardunaldia lehiatu zuten igerilari gazteek Bermeoko Araneko kiroldegian. Bermeoko igerilekuan jokatzen den lehenengo txapelketa izan da asteburukua eta lehian izan diren hamabi probetatik, zazpitan Gernika-Lumoko Kosnoaga Igeri taldeko gazteak nagusita dira.
Hain zuzen, Ondarru Igeri Taldeko, Gernika-Lumoko Kosnoaga Igeri taldeko, Mungia Igeri Taldeko, Lekeitioko Garraitz Igeri Taldeko eta Bermeoko Aritzatxu Igeri Taldeko gazteek parte hartu zuten Bermeoko txapelketan.Guztira, 150 igerilari inguru batu ziren. Lehenengo aldia izanda, gainera, hainbat izan ziren txapelketa ikustera bertaratu ziren herritarrak.
Adinaren arabera, hiru taldetan banatuta lehiatu ziren igerilariak: G1 taldean 11 urteko mutilak eta 9 eta 10 urteko neskak, eta G2 taldean 12 urtetik 14ra arteko mutilak eta 11 urteko neskak. Azkenik, 15 eta 16 urteko mutilek eta 13 urtetik 16ra arteko neskek G3 taldean lehiatu ziren.
4X50 Estiloan lehiatzen duten igerilariak izan ziren uretara salto egiten lehenengoak. Mutiletan, Ondarru Igeri Taldekoek lortu zuten garaipena, nesketan, berriz, Kosnoagokoek.
100 bular estiloko neskek, bai G1 zein G2 taldeetan Kosnoagako neskak izan ziren lehenak, baita mutiletan G2 taldean ere. G1 taldean, berriz, ondarrutarrentzako izan zen garaipena.
50 tximeleta estiloan neskarik arinena ere Kosnoagakoa izan zen, mutila, aldiz Ondarroakoa.
50 bular estiloko neskarik azkarrena Aritzatxu taldekoa izan zen eta Mungikoa, aldiz, mutila. Azkenik, 400 libreko garaipenak ere Kosnoaga taldeko gazteentzat izan ziren.
-
-
-
-
Bermeoko Aritzatxu taldea