Euskal Herriko eskubideen Gutun Sozialaren alde, manifestazioa egingo dute martxoaren 14an, Bilbon.
LABeko ordezkariak, martxoaren 14rako deialdia egiten
Bi deialdi egin dituzte, Iruñean batzeko bata, eta Bilbon batzeko bestea. Inflexio eguna izango dela azaldu du LAB sindikatuko Aitziber Barandikak. Martxoaren 14an eskakizun zehatz bat egingo diete euskal instituzioei: hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek adostutako eta onartutako gutun soziala aintzat har dezatela. “Momentu honetan erasoak alde guztietatik hartzen ditugu. Krisi egoera baretzen doala diote, baina langabezia tasak bere horretan darrai, langileak modu prekarioan ari dira lanean, eta pobrezian murgilduta daude”.
LABeko ordezkariak dioenez, politikak beste modu batera antolatzeko alternatibak badaude, eta hori berori eskatuko dute martxoaren 14an, Bilboko eta Iruñeko kaleetan. “Politikaren bitartez egoera horri buelta eman dakioke”. Horretarako, langileriak ere politiketan parte hrtu beharko lukeela dio Gutun Sozialak. “Langileak eta herritarrak hori aldarrikatzera goaz, eta instituzioei bestelako politikak egiteko eskatuko diegu. Hori, gainera, moddu alai eta koloretsuan egingo dugu”.