Domekan egindako lore eskaintza
Urtero legez, Matxitxakoko Gudaren urteurrenak ekitaldiak ekarri ditu Busturialdera, 1937. urteko martxoaren 5eko bataila hartako gudariak omentze aldera. Hala, Bermeon joan den domekan ospatu zuten Itsas Gudari Eguna, eta Ibarrangelun eguenean egingo dute omenaldi txiki bat, Akorda auzoan.
Ohiturari eutsiz, lehenbizi itsas gudarien omenezko lore eskaintza egin zuen domekan EAk, Matxitxakon bertan, eta ostean ekitaldia egin zuen Nestor Basterretxea aretoan; besteak beste, Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen, Joseba Gezuraga Bizkaiko Eusko Alkartasuneko koordinatzailearen eta Pello Urizar EAko idazkari orokor eta EH Bilduko legebiltzarkidearen parte hartzearekin.
Euskal Herriko egoera politikoaz mintzatu zen Urizar, eta, esan zuenez, nazioarteko hainbat erakunde eta entitate konprometituta daude euskal gatazkaren konponbiderako prozesuarekin, “euskal gizartea konprometituta dagoela ikusten dutelako”.
Hala ere, Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera oztopo bat dela eta, adierazi zuen nazioarteko eragileek diotela irtenbidearen giltza ezin daitekeela Espainiako eta Frantziako gobernuen esku utzi. “Beste biderik ezean, aldebakartasunaren alde lanean jarraitu behar dugu, herri honek benetako bakea lortzeko gogoak dauzkala frogatuz”.
Esan bezala, bestalde, Ibarrangeluko Udalak eguenean ekarriko du gogora Matxitxakoko Guda, urteurrenaren egun berean. Azken urteetan egin duen legez, Akorda auzoan egingo du ekitaldia. Hain zuzen, Juan Telletxea
Bou Nabarrako gudaria zenaren omenezko monolitoaren inguruan bilduko dira, 19:00etan.
-
-
Idurre Bideguren
-
-
Domekan egindako lore eskaintza
-
-
Pello Urizar
-
-
Joseba Gezuraga