Hondakin bilketa sistema martxan hasteko pausoak ematen hasi dira
2014eko azaroaren 30ean herri galdeketa egin zenez geroztik, Hondakinen Batzordea (udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak, Natur Taldea, Zero Zabor taldea eta Bosgarren edukiontziaren aldeko plataforma) hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko l...
Udalbatzak kontuan hartzeko erabaki proposamena helarazi zion abenduan Mutrikuko Udalari. Alde batetik, edukiontzien bitartez, bio-hondakinak eta errefusa bereiztuta biltzeko txipdun edukiontziak erabiliz, herriko hondakinak modu selektiboan biltzea proposatzen zen; helburu modura, birziklatze tasa %60ra igotzea nahi da. Bestetik, Mankomunitatearekin elkarlanean hastea proposatzen zen, herritarrek aukeratutako sistema Mutrikun lehenbailen martxan jartzeko.
Elkarlanean
Abenduaren 23ko udalbatzak batzordearen proposamena gehiengoarekin berretsi zuen, eta Mankomunitateari aurrerantzean mutrikuarrek hondakinak biltzeko zein sistema aukeratu zuten.
Urtarrilean, berriz, udalaren eta Mankomunitatearen arteko lanak hasi ziren. Besteak beste, sistema berriaren bilketa puntuen gaineko azterketa egiteari ekin zioten. «Azterketa horren baitan, zenbat eta nolako edukiontziak beharko diren zehaztuko dute».
Era berean, sistema berriak eskatuko dituen inbertsioen kalkulua eta funtzionamenduaren kostuen kalkulua prestatzen ari da Mankomunitatea. Joseba Palenzuela alkateak adierazi duenez, udalaren nahia hondakinak biltzeko sistema berria «lehenbailehen ezartzea» da. «Horretarako bidea egiten gaude Mankomunitatearekin batera».