Zapatuko Txalapoteoa. Argazkilaria: Igor Zalbidea
Bigarren urtez jarraian, Ttakuntxo Txalaparta taldeak eta Alkartasuna Dantza Taldeko musikariak Txalapoteoa egin dute. Batetik, txalaparta kalera ateratzeko helburua du hitzorduak, eta bestetik, inguruko txalapartariekin batzea. Aurten ere, eguraldia ez dute lagun izan, hala ere, horiek egindako ibilbideari esker, herriko txoko desberdinetan txalapartaz eta musikaz gozatzeko aukera izan zen zapatuan.