HAPO osatzeko inkestak jasoko dituzte etxeetan
Foruko Udalak herritarrekin batera diseinatu gura du Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO), eta, horretarako, parte hartze prozesu bat abiarazi du. Prozesu horren baitako lehenengo urratsa eman dute jada, hau da, herritarrei prozesuaren nondik nora...
Herritarrek etxeetan hartuko dituzten inkesten bitartez, haiek herriko arlo ezberdinen inguruan dituzten iritziak jaso gura ditu udalak. «Herritarrek pribatutasun eta anonimotasun bermea izan dezaten», diote udaletik.
Inkestak jasotzeko, bestalde, Foruko Udalak hiru buzoi jarri ditu. Honako lekuetan aurki daitezke: udaletxean, Kultur Etxean eta Baldatikako Ludotekan. Horiek jasotzeko azken eguna martxoaren 2a izango dela jakinarazi dute. Gura duenak udalaren webgunetik ere eskuratu ahalko du inkesta orria: www.forua.net.
HAPO berria garatzeko diagnostiko parte hartzailearen baitan, bestalde, martxoaren 14an, zapatuz, parte hartze tailer bat egingo dute. Hala, herritarrak parte hartzera deitu dituzte udaletik.