Antzinako teilategi ingurura, bisitan
Pasta ekologikoa egiteko tailerraz gain, bestelako eskaintzak ere badauzka biharko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, esaterako, Muruetako antzinako teilategira irteera. Teilategi inguruko alor litologiko eta geomorfologikoak ezagutzera ematea da irte...
Pasta ekologikoa egiteko tailerraz gain, bestelako eskaintzak ere badauzka biharko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, esaterako, Muruetako antzinako teilategira irteera. Teilategi inguruko alor litologiko eta geomorfologikoak ezagutzera ematea da irteeraren helburua, eta bi orduko iraupena izango du. 10:30ean jarri dute hitzordua, Muruetako eliza aurrean. EHUko Geologia Saileko Aitziber Suarezek gidatuko du irteera, eta 5 urtetik gorakoek parte har dezakete.